Honda bidezko balearretako jaurtiketa, tir de fona, artzainen munduan du jatorria, abereak biltzeko edo animalia txikiak ehizatzeko erabiltzen baitzen orduan. Antzina, gudarako instrumentu gisa ere erabili zen eta hala jakin izan da guda puniko eta grekoetatik.

Bi modutara jolas daiteke: harria ahalik eta urrutien jaurtitzea, larga distancia, edo helburuari jotzea, punteria, bietan honda erabiltzen delarik jaurtitzeko. Honda animali edo landare jatorrizko edozein materialez egon daiteke egina, gehienez metroa neurtuko duelarik. Punteria edo zehaztasuna modalitatea da gehien jolasten dena eta 30, 60 edo 90 pausura dagoen diana batean jotzean datza. Pausu bakoitza 0,65m dira. Joko moten arabera, diana distantzia zehatz batean edo bestean jartzen da. Egurrezko 1,20m-ko aldea duen karratua du, lurrean euskarria duelarik hura eusten. Dianaren helburua karratuaren erdian dago, 0,50m-ko metalezko zirkulu baten gainean.

Zigiluak bineta bati doaz lotuak, jarduera bakoitzaren uneak adierazi direlarik hartan.